Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatutako Zuhaitzaren Egunak arrakasta ederra izan zuen igandean. Ehun bat lagun hurbildu ziren Lizuniagara, eguraldi bikaina lagun, Udalak emandako bertako haritzak eta gereziondoak landatzeko asmoarekin. Guzira 50 zuhaitz landare baino gehiago. Aurtengoan, berrikuntza gisara, zuhaitzek txartel bana zuten, landatu duenaren izenarekin. Juan Otamendi, Ehiza eta Arrantza Elkarteko presidenteak Berako Udalari eskerrak eman nahi izan dizkio, zuhaitzak emateagatik eta zuloak egiteagatik. Elkarteak txistorra eta hirugihar bokadilloak eskaini zizkien auzolanean parte hartu zutenei. 25 urte baino gehiago daramazki Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea egun hau antolatzen eta aurten inoiz baino partehartze handiagoa izan da.