“Pre-post menopausia, emakumearen metamorfosia eta berpiztea” izenburuarekin solasaldia eskainiko da martxoaren 4an, ortzeguna, arratsaldeko 17:00etan Berako Toki-Ona Institutuan. Garai honetan aldaketa izugarriak ematen dira emakumearengan, bai fisikoak, bai emozionalak ere eta aldaketa hauek ezagutuz, landuz eta bertze emakumeekin solastuz, errazagoak eginen direlakoan antolatu da solasaldia, taldetxo bat sortzeko asmoz. Landuko diren gaien artean elikadura, ariketa fisikoa eta norbere buruaren jabetza eta ezagutza daude. Berako solasaldiaren ondotik, heldu den astelehenean, martxoaren 8an, Etxalarko Kultur Etxean egiteko asmoa dago, 17:0etan eta heldu den ortzegunean, martxoaren 11n Igantzin.