Imanol Larrañaga Berako euskal preso politikoa gaur gelditu da libre guztira bost urte espetxean eman ondoren. 2001eko martxoaren 23an atxilotu zuten ETA erakundearekin harremana izatea egotzita. Ondoren libre gelditu bazen ere epaitua izan ondoren bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta 2005eko urriaren 22an preso sartu zuten Iruñeko espetxean. Martxoaren 3an, asteazken goizean gelditu da libre Zuerako espetxetik atera denean.