Mendizaleei eskaera

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 3a

Berako Udaleko Mendien Batzordea

Baserri mundua eta euskara izan dira Euskal Herriko kultura eta nortasunaren ezauga­rri nagusienak, baserrita­rra naturarekin batera bizi izan da duela gutti arte. Zorionez edo zori­txarrez egun ia ez da gelditzen hortik bizi den herritarrik eta ohitura zaharren desagertzearekin batera, gure mendiak gero eta utziagoak daude.
Hala ere, badira orain­dik bertze lanarekin batera etxean aziendak dituztenak eta ingu­rua eta paisaia manten­tzen dutenak, nahiz ho­rretan ez duten bidea batere erraz­ aurkitzen; soldata duina berma­tzen duen lana bukatzerakoan, ordu aunitz sartu beharra dute, arra­tsaldeetan, asteburuetan...  Base­rria manten­tzeko instituzioen exijentziak gero eta handiagoak dira eta gainera baserriak ez du dirurik ematen.
Orain honetara ekar­tzen gaituena bertze arazo bat gehiago da: herritarrok ere mendia maite dugu, eta asteburuetan batez ere jende aunitz «igotzen» gara paseatzera edota ehizara, batzuk bakarrik, ber­tzeak lagunekin eta ber­tze batzuk zakurrekin.
Azkeneko hauei Berako Udaleko Mendien Batzordeak eskatu nahi die zakurra kontrolpean edukitzea, batez ere inguruan aziendarik badago, zakurra jolas moduan saingaka edo aziendari segika hasten bada, animaliak, ardiak batez ere, izitu eta lasterka noraezean hasten dira. Gure herrian ardiak hil dituzten zakurrak ere suertatu dira.
Ez dago beti lotua kontu beharrik (kasuan kasu), nahikoa da denbora guztian bistan edukitzea eta azienda dagoen tokian ondo-ondoan edukitzea.
Igan gaitezen mendira eta herritar guztiak elkar errespetatuz goza dezagun natura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun