Berako Larun Haizpe elkarteak hirugarren urtez antolatutako Salgai-Hondarren Feria arrakastatsua izan zen igandean. Euro bateko sarrera ordaindu zuten hemezortzi urtetik goitiko 1.300 lagun sartu ziren, iaz baino guttixeago eta horietaz gain, 18 urtetik beheitikoak ere aunitz ibili ziren kiroldegian. Berako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu enpresen elkarteko kideak kontent daude, batez ere goizean jende aunitz ibili zelako. Arratsaldean, beharbada eguraldi eguzkitsuarengatik, jende guttixeagoa sartu zen kiroldegian. Halere, herrian somatzen zen giroa eta ostatuetan ere jende aunitz ibili zen, feriako sarrerak kontsumizio baterako aukera ematen baitzuen. Larun Haizpetik aipatu dutenez, “ez da komertzioen mesederako eguna bakarrik, herrian somatzen da giroa eta denentzat mesedegaria da.
Joan den urtean seinalizazioekin eta aparkalekuekin izan ziren arazoak moldatu dira aurtengoan, Toki-Onako patioa zabalik baitzegoen.