Parrokiko diru kontuak

Nerea ALTZURI 2010ko mar. 1a, 11:06

Urte berria hasi orduko herriko apezak ai­tzineko urteko parrokiko egoera ekonomikoaren inguruko xehetasunak idatziz ematen ditu.
2009. urtea 174 euroko superabitarekin akautu du parrokiak, diru sarrerak 6.992 eurokoak izan dira. Mul­tzo horretan Elizan, gosearen aurkako kanpainan, Domun egunean eta Elizbarrutiaren alde bildutako dirua nahiz apezari mezak ateratzeko emanikoak sartu dira. Urte hasieran zegoena 67 euro izan zen.
Bertzalde, gastuetan, parrokiko argia eta berogailuko gasoila, zenbait kanpainetarako bidalitako dirua eta Elizarekin lotutako zenbait ospakizun eta gaietan nola bertzelakoetan gastatutako sosak daude. Denetara, iaz 6.818 euroko irteerak edo gastuak izan ziren. Honekin batera, Behar-Bidasoa Gobernuz kanpoko erakundearentzat herrian nahiz Igantzin 1.188 euro bildu dira. Gisa berean,herrita­rrek emani­ko laguntza eskertzen du parrokiak idatzian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun