Junta berritzeko boto kontaketa

Nerea ALTZURI 2010eko martxoaren 1a

Bi urte pasatu ditu Ekai­tza Elkarteko oraingo Zuzendaritza Batzordeak, baina orain, junta berritzeko pausoak eman dira araudian oinarrituz. Joan den hilabete hasieran elkarteko bazkideei gutuna bidali zitzaien 99 lagunen izenak agertuz. Hamar lagun aukeratu behar zituzten bakoitzak eta joan den larunbat ilunabarrean botoak jendau­rrean kontatu ziren. Le­rro hauek idazterakoan hamar lagun bozkatuenak nor izan diren ezin izan dugu jakin. Beraz, hurrengo alean elkarteko batzorde berriaren berri emanen dugu.
Gogoratu, bi urte hauetan zuzendaritza taldea Dabit Iturria, Ixi­doro Goia, Iñaki Alustiza, Jabiertxo Iparragi­rre, Iker Iguzkiagirre, Jose Luis Iparragirre, Mirari Maiz, Esti­txu Ipa­rragirre, Aitziber Almandoz eta Gurutze Pikabeak osatu dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun