Sagardotegien sasoian gaude. Herrian bertan sagardoa egiten duenik ere bada, eta etxekoek gozatzeko moduko izaten da dudarik gabe. Halere, eskualdean nola Gipuzkoa aldean bertzelako giroa izaten da eta bat baino gehiagok dagoeneko sagardotegiren batera ateraldia egina izanen du seguraski. Herritik urtero autobusa antolatzen da eta Gipuzkoako sagardotegiren batera egunpasa lotzen da. Martxoaren 13a, larunbata, aukeratu dute aurten, eta herriko ostatuetan autobuserako txartelak har daitezke 10 eurotan. Larunbat hau, hilak 6, da azken eguna.