Eguraldi hotzari giro beroa jarri zitzaion inauterietan. Igande arratsean 30 bat zaku-zaharrek bere ibilaldia osatu zuten, aitzinetik ttikiek eta mairuek egin bezalaxe. Goitarrek eta Fraindarrek ere osatu zituzten beraien ibilaldiak auzoz-auzo. Astelehen eguerdian, karroza ikusgarriak ibili ziren plaza inguruan. Ikusgarriena eta irrigarriena, irudian ageri dena: Espainiako Legioa, zaldi eta hori-gorriz margotutako aker eta guzi agertu zen Lesakara.