Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, San Fermin erretiratuen elkarteak aita eta aitatxien bazkaria antolatu du martxoaren 19an. Txartelak 20 eurotan salgai izanen dira martxoaren 12a bitarte elkartearen egoitzan. Modu berean, martxoaren 8an hasiko dira erretiratuek antolatutako mus, despiste eta seien neguko txapelketak jokatzen. San Fermin elkarteak otsailaren 20an egin zuen urteko batzarra. Bazkide diren 420 lagunetatik 80 bat bertaratu ziren eta kontent zegoen Carmelo Etxarte presidentea. Hain zuzen, batzordean ez da berririk eta aurtengo ekitaldiei dagokienez ere, ez da aldaketa handirik izanen. Hori bai, lehen aldiz Jakara eta Erronkariko San Martin Harrian uztailaren 13an egiten den Hiru Behien Zergaren ekitaldira joanen dira eskurtsioan. Hurrengo ateraldia apirilaren 16an izanen dute Xabierrera.