Arrakasta haundikoa izan zen Gure Txokoa elkarteak antolatuta otsailaren 13an egindako Mus Txapelketa. Bosgarren edizioa zen eta 56 bikote bildu ziren Iamotenean. Baina guztien artean, Andoni Martinez eta Oskar Tapia herritarrak gailendu ziren. Eurentzat izan ziren, beraz, txapeldunen 400 euroak eta txapelak. Bigarrenak Juan Carlos eta Jon izan ziren –bi afari Zubiondon–; hirugarrenak Xatur eta Carlos –bi afari Zalainen– eta laugarrenak Iñaki eta Nino –Martikoren lote bana–.