Mendian zakurrak kontrolpean

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 1a, 10:54

Mendira euren zaku­rrekin joaten direnei animalia kontrolpean eduki­tzeko eskatu die Udaleko Mendien Batzordeak, batez ere, inguruan azien­dak baldin badaude. Zakurra jolasean saingaka edo aziendari segika hasten bada, animaliak, ardiak batez ere, izitu eta las­terka noraezean hasten direlako. Mendien Ba­tzordeak dioenez, «gure herrian ardiak hil dituzten zaku­rrak ere badira». Argitu nahi izan du ez dagoela beti lotua kontu beharrik, kasuan kasu, «nahikoa da denbora guztian bistan edukitzea eta azienda dagoen tokian ondoan eduki­tzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun