Gure Txokoa elkartearen etorkizuna bermatzeko estatutuak aldatuko dituzte

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 1a

1.500 bazkide ditu eta 12 bildu ziren azken batzarrean

Gure Txokoa elkartearen etorkizuna kolokan dago. Urteko batzar orokorra egin zuen otsailaren 12an eta ez zuen arra­kasta haundiegirik izan: 1.500 bazkide in­gu­ru ditu eta 12 bakarrik agertu ziren batez ere Zuzendaritza Batzordea berri­tzeko baliagarria zen bilerara. Egoera ikusita, batzo­r­dea aldatzeko duela lau urte pasatutakoa erre­pikatuko delaren beldur dira batzordekideak. Orduan ez zen inor aurkeztu azken ordurarte eta elkar­tea desagertzeko zorian izan zen.
Horregatik, hauteskundeak egin aitzinetik, hilabete bateko epean, estatutuetan batzorde aldaketari dagozkien artikuluak aldatzea erabaki da, «Gure Txokoa hil ez dadin». Ba­tzar berezia eginen da martxoan.
 
Ekitaldi berriak
2009an egin ziren ekitaldi berrien artean, Larungo Mendi Bizikleta Igoera, futboleko benjamin talde berria eta Ma­tzadako argiteria be­rria dira aipatzekoak. Ostatuaren erabilera handitu dela ere adierazi zen, baina oraindik ohiko arazoak ez dira desagertu: faltak, garbitasuna…
Sosak ere ongi mantendu ziren iaz, kontuan hartuta Iamotenean obra­ egin zela: «gastu hagitz handia izan den arren, lortu da dena ordaintzeko di­rua». Ba­tzordeak kargua utziko duenez, ez du aurtengo aurrekonturik aurkeztu, baina gastuak jaustea proposatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun