Beti Gazte elkarteak otsailaren 27an, larunbat arratsaldeko 19:30ean, lehen deialdian, eta 20:00etan, bigarrenean, eginen du elkartearen urteko Ohiko Batzarraldi Nagusia. Lehenik 2009ko Otsailaren 27ko Ohiko Batzarraldiaren akta irakurri eta, bidezkoa bada, onartu ondotik, iazko ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dira; gero, 2010eko ekitaldiak eta aurrekontua eztabaidatuko dira, kuotak eguneratu; Gida Batzordea berritu eta eskari-galderen txanda izanen da. Batzarraldia elkartearen egoitzan izanen da eta bukatutakoan, lunch ttiki bat ere eskainiko da.
Aipatzekoa da Lesakako elkarteak 70 urte beteko dituela aurten eta horren inguruan ospakizun bereziak ere egiteko asmoa du.