Nafarroan ETB ikusten segitzeko abian den sinadura bilketa hilaren 24ra arte egonen da zabalik. Herriko Etxean goizetan ari dira sinadurak biltzen, baina goizez ezin dutenentzat, arratsalde batez ateak irekiko dira. Otsailaren 23an, 17:00etatik 19:00etara sinatzeko aukera izanen da.