Inauterien ondotik Mozorro Besta eginen da martxoan

Nerea ALTZURI 2010ko ots. 17a, 10:10

Inauteri ederrak izan dira aurtengoak ere, eta galdetu bertzela argazkian ageri direnei... TTIPI TTAPA

30etik goiti bildu dira Mozorro Xurien kuadrillan

Mozorro antolatzaileek ortzegun, ortzirala eta larunbata aukeratu zituz­ten hilabetea besta giroan hasteko. Ohiko arro­pak eta puxkak paratu eta hor­txe ibili ziren Mo­z­o­rro Xuriak puskak bil­tzen. Ezkongabeko mutilak izan ohi dira Mozo­rro Xuriak… Behin baino gehiagotan erraten dute, ordea, neskak ere ez dire­la baztertzen, eta nahi duena Mozorro ateratzen ahal dela. Hori bai, ezkonduta, mozorro ateratzerik ez, hori da behintzat lehengo ohitura, nahiz eta bat baino gehiago gogoarekin gelditu. Musikariak, halere, neskak, guztiak: Itziar Mitxe­lena, Tania Indakoe­txea eta Aintzane eta Guru­tze Pikabea.
giro ederra

Ortzegunean, hilak 4, 30etik gora Mozorro eta musikari auzoetan banatu ziren eskean ibil­tzeko. Eskolako bisitaren ondotik, lanari ekin zioten. Ederki joan zen egun hau, baita biharamuna ere. Ortziralean herriko kaxkoko etxeak inguratu zituzten eta egun hauetan baserri eta herriko etxeetako harrera ezinhobea nabarmendu nahi izan dute Mozorroek.
Bertzalde, eskolako neska-mutikoak ere eskean ibili ziren, ikasbidairako dirua bil­tzen.
Ortziralean, ber­tso afaria eta emakume afaria batu ziren Aterpen, eta 120 bat afaltiar izan ziren bertan. Saltsa ede­rra ja­rri zuten Irazuk eta Maiak eta 03:00 arte bertan egon ziren. Gorapean Mikel Salabe­rri­rekin dan­tzaldia izan zen.
Larunbateko egitarauan berrikuntza bat aipa­tzekoa da. Haur eta gurasoen mozorro besta eta Mozorroen herri kirol eta Zortziko saioaz  gainera, batukada izan bai­tzen. Bestetan eratutako he­rri­ko batukada taldeak be­rriz karrikak girotu zituen.

Zozketa
Mozo­rroek banatutako errifen zozketa ere egin zen frontoian. Etxezarreta, Señorbaita eta Ander Agestari zarea, kafetera eta urdaizpikoa egokitu zitzaizkien. Aipatzekoa da, Mozorro Xuriek Zakuteneko Piliri oroigarria ere eskaini zietela, inauteriak antolatzen lagun­tzen baitie.
Goizeko ordu ttikiak arte jende aunitz ibili ziren herrian. Giro ezin hobearekin, oroitzapen politarekin izanen dira inauterizaleak. Bestarako gogoz, azken urteotan egindako Mozorro Bestaren pres­taketan ari dira orain Mozorro Xuriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun