Badu pilotak etorkizuna herrian. Eta emaitzei erreparatu bertzerik ez dago hortaz konturatzeko. Gaztetxoak dira oraindik Unai Telletxea eta Enaitz Telletxea baina pilotan ederki moldatzen direla erakutsi izan dute lehen ere. Azken txapela Bortzirietako eskuz banakako pilota txapelketan lortutakoa izan da. Enaitzek benjaminen mailan 18-6 irabazi zion Gure Txokoako Yago Canterori, eta haurretan, Unai Telletxeak 18-9 irabazi zion Txarutako David Albiasuri.