Junta berritu dute Biltoki elkartean. Urtarrilaren 23an urteroko ohiko batzarra egin zen eta lau kide berri sartu ziren zuzendaritzan. Orain arte Lurdes Ibarluzeak izan duen lehendakari kargua Idoia Urtxegiren eskuetan gelditu da, eta bertze hiru bokal berri ere sartu dira.
Bertzalde, herriko bestetan elkartea irekia egotea ere erabaki zen. Urteetan ostatu bezala funtzionatu du San Migeletan, baina iaz lehen aldiz itxia egon zen. Azken batzar horretan erabaki zen aurten egunero irekiko dela, baina bazkideentzat bakarrik, 20:00etatik 00:00etara. Gainerako orduetan itxia egonen da.