‘Azken urratsa’ filmea grabatzen aritu dira Nabazen

Aitor AROTZENA 2010eko otsailaren 17a

TTIPI TTAPA

Munduko Bigarren Gerra garaian, naziek hartutako Frantzian eroritako hegazkin pilotu aliatuei ihes egiten lagundu ziren Comete Sareari eskainitako film dokumental historikoaren dramatizazio irudiak hartzen aritu dira Nabaz auzoan, Pikabea eta Mairuerregenekoborda baserri atarietan. Film dokumentalean, sarea osatu zuen jendearen testigantzak biltzen dira eta orduko irudi eta argazkiak ere erabiltzen dituzte. Baina orduko gertakariak azaltzeko dramatizazioak ere egiten dituzte, Lesakan eta bertze hainbat lekutan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun