Beti Gazte eta San Fermin elkarteen ba­tzarrak

Aitor AROTZENA 2010eko otsailaren 17a

San Fermin erretiratu eta pentsionisten elkarteak otsailaren 20an eginen du bere XVII. ohiko batzarra, 18:00etan elkartearen egoitzan. Joan den urteko akta irakurri eta ekitaldiak eta kontuak aztertu ondotik, aurtengo aurrekontua eta egitaraua zehaztuko dute. Bertze aldetik, San Ferminek antolatzen dituen neguko mus, seien eta despiste txapelketetan parte hartzeko otsailaren 24a baino lehen eman behar da izena.
Beti Gazte elkarteak otsailaren 27an eginen du urteko batzarra, 19:30­ean lehen deialdian eta 20:00etan biga­rrenean. Ohiko gaiak lan­duko dituzte hemen ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun