Denbora baterako EREa ekaina bitarte luzatu bada ere, badirudi herriko Arcelor-Mittal lantegian lana berretuko dela. Hain zuzen Bidasoa Planeko obretarako iragarrita dagoen 30 milioiko inbertsiotik 25 milioi Lesakan inbertituko dira, galbanizatu eta margotze lerro konbinatu berrian. Enpresatik aipatu dutenez, inbertsio epeak betetzen ari dira eta lerro osoa 2012 hasierarako lanean izatea espero dute eta margotze lerroa oraindik lehenago, urte honen akabailarako. Inbertsio honek «Lesakako lantegiaren etorkizuna segurtatzen» omen du