Aurten seigarren urtez, apirilaren 11n Mendi Maratoi Erdia eginen da, eta parte hartu nahi duenak martxoaren 1etik aitzinera izanen du izen-emateko aukera, www.manttale.com web orrian. Aipatu, joan den urtean bezala, Nafarroako Koparako puntuagarria izanen dela.
450 lasterkaritan ezarri dute parte hartzeko muga, eta izena ematerakoan 20 euro ordaindu beharko dira. Ibilbidea aitzineko urteetakoaren berdina izanen da: 2.714,60 metroko desnibela eta 21,150 kilometroko luzera izanen ditu.
Gaztetxoak ere korrika
Egun berean, gaztetxoek ere izanen dute lasterka ibiltzeko modua, 15-17 urte bitartekoentzat Ibardinera 6,6 kilometroko lasterketa eginen baita.