Santa Ageda bezperan kantuan

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 17a

Otsailaren 4a Santa Ageda bezpera izanik, Labiaga Ikastolakoak aurten lehendabiziko aldiz kalera atera ziren. Ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohiak baserritarrez jauntzita Eztegarako ikastolatik atera eta karriketan barna koplak kantatzen ibili ziren. Itzea, Altzate, Legia, Kanttonberri, Iturlandeta eta Eztegaran barna egin zuten itzulia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun