Composites Gureako lan espedientea onartu du Gobernuak

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 17a

54 langiletik 34ri eraginen die hirugarren ERE honek

Composites Gurea lantegiko zuzendaritzak aurkeztutako lan espedientea onartu egin du Nafarroako Gobernuak. Hirugarren EREa da onartutako hau eta otsai­letik urte bukaera arteko 11 hilabetetan erre­gulazioan egonen dira langileak. 54 langiletik 34ri eraginen die ERE honek.
Grupo Madme taldearen baitan dago Composites Gurea, Legorretako Prodemarekin batera.  Talde honek barrenerako nahiz kanporako panelak egiten ditu eta beraz, %100ean eraikuntza sektorearen menpe dago.
Bi lantegietako Langileen Batzordeen (ELA eta LAB) irudiko, ordea, ERErako arrazoirik ez dago. Eraikun­tza arloan izan diren oparoaldi urteetan Madme taldeak «irabazi ikaraga­rriak» izan dituela oroitarazi dute eta akziodunen artean, «hiru milioi euroko dibidenduak banatu dituzte 2004 eta 2008 urteen artean Prodeman, eta bertze ho­rrenbertze Composites Gurean».

Mobilizazioak
Langileek mobilizazioak iragarri dituzte. Hala, hiru greba egun egitekoak dira: lehenbizikoa otsai­laren 12an egin zuten eta hu­rrengo bertze biak or­tzegun eta ortziral honetan izanen dira, otsailak 18 eta 19.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun