Giro ederra izan zen Lesakan Inauterietako Astelehenean

Aitor AROTZENA 2010eko otsailaren 16a

Fraindarrak baserriz baserri ibili ziren goizean. Eguerdian karroza ikusgarriak izan ziren plaza inguruan. Espainiako Legioa aker eta guzi agertu zen eta ikastolako karroza jendetsuak Erdi Aroa irudik

Baserri auzoetan ibili ziren Fraindarrak eta plaza inguruan karroza ikusgarriak izan ziren

Iñauterietako Astelehenean giro ederra izan zen Lesakako auzoetan eta karrika eta plaza inguruan. Baserri auzoetan Fraindarrak eta Goitarrak ibili ziren besta giroa zabaltzen. Fraindarren kasuan, 40 bat lagun ibili ziren, tartean bi neska ere, giro ederrean, Frain, Otsango eta Izotzaldea auzoetan barna.  Batzuk astertean ere segituko dute besta giroan. Goitarrek, berriz, Zala, Endara, Izotzaldea eta Nabaz auzoetan ibili ziren igandean eta astelehenean herriko leku jakinetan izan ziren eta eguerdiko karroza desfilean ere aditu ziren bere krixkitin doinuak.

Karrozen desfilea ere aski ikusgarria izan zen astelehen eguerdian. Gazte koadrilla batek Espainiako Legioa irudikatu zuen eta horretarako musika militarra, jeepa, zaldia eta akerra ere eraman zuten, kolore gorri eta horiz ongi hornitua. Bertze hainbat karroza eta mozorro ikusi ziren. Jendetsuena, Tantirumairu ikastolako guraso, irakasle eta ikasleek prestatutako Erdi Aroko gaztelua zen. Bere arrimoan, pestea zutenen kartzela ere bazuten, baita zenbait salai eskaintzen zituen gurdia ere.

Arratsaldean ere izan zen besta girorik Lesakan, bai mozorro eta karrozekin, baita plazako musikarekin ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun