56 bikote elkartu zituen Berako Gure Txokoako V. Mus txapelketak

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 16a

Goitian, txapeldunak Gure Txokoako zuzendaritza batzordeko Angel Ponbar eta Josetxo San Juanekin. Beheitian, saridun suertatu ziren lau bikoteak. TTIPI TTAPA

Andoni Martinez eta Oskar Tapia izan ziren garaile

Otsailaren 13an, larunbat arratsaldean Berako Gure Txokoa elkarteak antolatutako bosgarren Mus Txapelketan 56 bikote bildu ziren Iamotenean. Azkenean, txapeldunak Andoni Martinez eta Oskar Tapia izan ziren (400 euro eta txapelak), bigarrenak Juan Carlos eta Jon (2 Afari Zubiondo jatetxean), hirugarrenak Xatur eta Carlos (2 afari Zalain jatetxean) eta laugarrenak Iñaki eta Nino (Martikon lote bana).

Inguruko herri guzietatik jendea etorri zen eta txapelketa guzia giro ederrean joan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun