Ortzegun Gizeneko ospakizunen ondotik, inauteri giroa ailegatuko da asteburu honetan Bortzirietako bi herri handienetara.
Beran, otsailaren 14an, igandean Inudeak eta artzainak izanen dira protagonista.
10:00etan Eztegara pilotalekutik abiatuko dute bere ibilaldia eta Inudeak eta Artzainak goiz osoan herrian barna ibiliko dira.
18:00etan Eztegara pilotalekutik Altzate karrikara eginen dute ibilaldia.
Otsailaren 15ean, Astelehen Inautea ospatuko da.
Goizean Zingar-arraultzea eginen da auzoz auzo.
Zakozarrak, Goitarrak, Fraindarrak eta karrozak Lesakan
Lesakan larunbat arratsean ikusiko dira lehen mozorroak.
Igande goizeko 08:00etan Goitarrak Auzoberri, Endara, Nabaz eta Zala auzoetan ibiliko dira.
17:00etan Trikitixa taldeak lagunduta eta Plaza Zaharretik abiatuz, mairu eta Zaku zahar txikien kalejira eginen da herrian barna, Trikitixa taldeak antolatuta.
18:00etan Zaku zahar helduen kalejira eginen da herrian barna, Arrano Elkarteak antolatuta, Musika Bandaren laguntzaz.
19:00etan Dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean.
Astelehen goizeko 08:00etan Fraindarrak Frain, Otsango eta Izotzaldea auzoetako baserrietan ibiliko dira.
12:30ean Inauterietako orgak ibiliko dira plaza zaharrean. 19:00etan Dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean. Asteartean ere, oraindik Fraindarrak ibiliko dira giroa paratzen.