Berako Gure Txokoa elkartearen batzarra otsailaren 12an eginen da

Amaia eta Ainhoa 2010eko otsailaren 12a

Joan den urteko txapelketan txapeldun eta saridun suertatu ziren bikiteak. TTIPI TTAPA

Biharamonean, otsailaren 13an mus txapelketa azkarra antolatu du Berako elkarteak

Berako Gure Txokoa elkartearen urteko batzarra otsailaren 12an, ortziral arratseko 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Joan den urteko akta irakurri eta, horrela erabakitzen bada, onartu ondotik, joan den urteko kontuak eta ekitaldiak aztertuko dira eta aurtengo aurrekontua ikusiko da. Segidan, zuzendaritza batzordean aldaketak eginen dira.

Mus txapelketa azkarra
Bertze aldetik Gure Txokoa elkarteak antolatutako mus txapelketa azkarra otsailaren 13an, larunbat arratsaldean jokatuko da Iamotenean. Txapelketa 16:00etan hasiko bada ere, izen ematea 15:00etatik aitzinera egiten ahal da Iamoteneako ostatuan. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu.
Txapelketa nahi duten denentzat irekia da, izan Gure Txokoako bazkide nahiz ez bazkide. Sari ederrak izanen dira lau lehenbizikoentzat. Irabazten duen bikoteak 400 euro eta txapela lortuko ditu eta finalistak Hiruak Bat Landa Etxe elkarteko etxe batean lau pertsonentzat eskainitako asteburua. Hirugarren postua eskuratzen duen bikoteak bi lagunendako afaria izanen du Zubiondon eta laugarrenak bi lagunendako afaria Zalainen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun