Ortziralean, eguraldi ederrarekin hasi ziren inauteriak Igantzin eta biharamunean izan zuten segida, euri zaparrada artean. Aitzineko urteetan bezala, ohiko mozorroak jauntz zituzten gazteek, eta baserriz-baserriko ibilbidea, egin zuten Oihana Mindegia eta Oihana Elizalde Aurtizko trikitilari eta panderojoleekin.
Ortziralean, Berrizaun eta Frain auzoak bisitatu zituzten, baita bidegurutze aldean dauden etxe berriak ere. Etxez etxe eskean ibili ondotik, herrira itzuli eta Allinean bazkaldu zuten.
Ortziral arratsaldean, herri inguruan eta Sarrola auzoan ibili ziren gazteak eskean. Eta egunari behar bezalako akabera emateko Biltoki elkartean afaria egin zuten.
Larunbat goizean berriz elkartu eta Irisarri auzotik hasita, herri bazterreko bertze auzoetan ibili ziren gazteak egun osoan, Elusta, Unanu eta Piedade auzoetan.