2,5 milioi euroko «krisi aurrekontua» izanen du aurten Udalak

Amaia eta Ainhoa 2010eko otsailaren 5a

Fermin ETXEKOLONEA

PNVk eta EAk hasierako onespena eman zioten eta Oninek kontra bozkatu zuen

Udalak 2.574.273 euroko aurrekontua izanen du aurten, EA eta PNVren aldeko botuekin eta Oninen kontrakoekin, hasiera batez onartu ondotik. Andra Mari erresidentziak, berriz, 650.000 euroko sarrera-irteerak izanen ditu.
Udal aurrekontua %40,9an jautsi da joan den urtetik, PNVk aipatu duenez «ekonomia-egoera orokorrari eta udalaren oraingo egoera zehatzari buruzko hausnarketa egin ondoren aurrezteko asmo garbiz, oraingoz gastuak guttitzea da balio duen formula bakarra». Alde horretatik, inbertsioen atala izanen da murrizketarik handiena somatuko duena, 297.500 euroko inbertsioak eginen baitira (iaz 1.951.600 eurokoak izan ziren), «ez gaudelako abenturatan sartzeko moduan eta o­bra garrantzitsuek esperatu beharko dute». Halere, «garrantzitsuak direlako» zenbait kontu-sail handitu ere egin dira, errate baterako, landatzeak egiteko eta mendiak garbitzeko inber­tsioetan, 30,000 eurotik 105.000 eurora pasatu baita eta karrikak eta bide publikoak garbitzeko aurrekontua ere 25.000tik 78.000 eurora handitu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun