Itziar Mikelperizena beratarraren margolanak ikusgai daude Irunen

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 4a

TTIPI TTAPA

Otsailaren 14a bitarte, Euskadiko Kutxak Colon pasealekuan duen erakusketa-aretoan

Itziar Mikelperizena margolari beratarraren margolanak ikusgai daude Irunen, Euskadiko Kutxak Colon pasealekuan daukan erakusketa aretoan. Otsailaren 2an ireki zen erakusketa eta 14a bitarte ikusgai izanen dira oleoz egindako bere lanak, astelehenetik larunbatera arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara eta igande eta besta egunetan, 11:30etik 13:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun