Arantzako inauteriak otsailaren 4tik 6ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 4a

Ortzegun goizean Primitibon gosaldu ondotik eskolara bixita eginen dute mozorro zuriek eta ikasleek prestatutako bizkarrekoak jarriko dituzte. Fermin ETXEKOLONEA

Mozorro zuriak harat-honatean ibiliko dira ortzegun goizetik hasita

Inauteri giroa Malerrekatik Bortzirietara ere hedatuko da aste hondar honetan. Arantzan, ortzegunean, otsailaren 4ean hasiko dira inauterietan.            
Goizean Mozorro xuriek Primitibo ostatuan gosaria izanen dute. Ondotik eskolara ohiko bisita eginen dute herriko musikariekin. Gero, bi taldetan banatu eta baserrietara joanen dira. Arratsaldean Eskolan haurren mozorro besta eginen da.
Gauean Mozorro Xuriek Primitibo ostatuan afaria izanen dute.


    
Larunbatean emakumeen afaria eta bertso-afaria Aterpen

Otsailaren 5ean, ortziral goizean Mozorro Xuriak herrian eta haurrak baserrietan eskean ibiliko dira. Eguerdian Mozorro Xurien bazkaria eginen da. Arratsaldean Triki-poteoa izanen da. 21:30ean emakumeen afaria eta bertso afaria izanen da Aterpe jatetxean Jexux Mari Irazu eta Jon Maia bertsolariekin. Gauez, dantzaldia izanen da gorapean Salaberri akordeoilariarekin.


Larunbatean bazkaria eta afaria

Otsailaren 6an, larunbat eguerdian Mozorro Xurien bazkaria eginen da. 17:00etan haur mozorrotuen desfilea eta ondotik, jokoak eta berendua. 19:30ean Mozorro Xurien arteko herri kirol desafioa frontoian. Gauean, Mozorro Xuriek Ekaitza Elkartean afaria izanen dute. Gauez Dantzaldia izanen da gorapean Jalisko Band taldearekin, inauteriak bukatzeko. Aterpe jatetxean, berriz, gauerdiko 00:30etatik aitzinera kontzertua izanen da Esnezopak taldearekin eta DJ Alairekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun