Haitira elkartasuna

Nerea ALTZURI 2010eko otsailaren 1a

Utzitako argazkiak

Inguruko hainbat herritan bezala, Haitiko hondamendiaren ondotik, hango bizilagunei laguntzeko kanpainan parte hartu dute herritarrek. Horrelako kasuetan izan ohi den moduan, jendearen eskuzabaltasuna goraipagarria da oraingoan ere. Janari eta diru bilketa ederrak izan dira eta Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez, herrikoa bezalaxe eskualdekoa, itsasoz Santo Domingon Mercedarias serorek duten egoitzara bidaliko dute. Joan den urtarrilaren 18tik 22ra bitarte Zahar Txokon janari bilketa egin zen, kontserba latak, pasta, azukrea, esnea, arroza, olioa, lenteja, garbantzoak eta bertze. Hilaren 23an, berriz, larunbatarekin aurten Sendotza egin behar duen gazte kuadrillak herriko apaizarekin material guzia kamioira kargatu zuen. Modu batean edo bertzean guztia bidaltzeko lan haundia egin da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun