Krisi ekonomikoari aurre egiteko Espainiako Gobernuak abian paratua duen E-Planean, 69.000 euro egokitu zaizkio Arantzari, eta Udalak diru hori herriko karrikak konpontzen segitzeko erabiliko du. Iaz, Udal Inbertsiorako Estatu Funtseko deialdia egin zenean, 114.688 euro hartu zituen Udalak eta horiekin Goiko Karrika eta Karrika Nagusiko zola moldatu da.