Ortzegunetik larunbatera ospatuko dira inauteriak

Nerea ALTZURI 2010eko otsailaren 1a

Xehetasunak inauteriei buruzko gehiagarrian

Mozorro Xuriek ortzeguneko Zakuteneko gosariarekin indartsu hasiko dituzte inauteriak. Kuadrilla ederra bilduko dira aurten ere: 30 gazte inguru, horietatik lau musikariak eta Mozorro Xuriak gainerakoak, 18 eta 28 urte bitartekoak.
Ortzegunean, gosaldu eta eskolara bisita egin ondotik, lau auzoetako eskeari ekinen diote, bi taldetan banatuta. Eta hortik aitzinera, larunbatera bitarte haur, gazte nahiz helduentzako ekitaldiak izanen dira. Egunez eguneko xehetasunak inauteriei buruzko gehigarrian aurkituko dituzue.
Mozorrotu eta besta egiteko gogo pixka bat baduen horrek badaki aste hondarrean ateak zabalik dituela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun