Hainbat jende bildu zuen San Anton Egunak Endara auzoan

Aitor AROTZENA 2010eko otsailaren 1a

Aitor AROTZENA

Endara auzoan, hainbat lagun bildu zen urtarrilaren 17an, oinez, zaldiz, bizikletaz nahiz autoz, San Anton eguna erromeria giroan pasatzera. Baselizan orduero mezak izan ziren eta batzuk, beraien aziendekin joan ziren (zakurrak batez ere), baselizari hiru itzuli eman eta osasuna segurtatzeko. Soinularien doinuekin gustora ibili ziren dantzariak. Erroskillak, taloak, eta bertzelako jan edatekoak eskaintzen zituzten postuak ere paratuak zeuden.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun