PNVrentzat iraunkortasuna «lau gurpilen eta motor baten gainean ibiltzea» dela dio Oninek

Aitor AROTZENA 2010eko otsailaren 1a

PNVk mugikortasun-mahaiari egindako kritikei eta trafikoaren inguruan emandako kopuruei erantzun egin die Oninek. Talde honen ustez, “iraunkortasuna herriko ingurumenaren alde egitea da, herriaren barrenean bizikleta erabiltzea sustatuz, ogia eta egunkari eske oinez joanez eta hobetzeko edozein iradokizun aditzeko prest egonik. Itxuraz, EAJren eta bertze batzuen ustez, iraunkortasuna herriaren barna lau gurpilen eta motor batean gainean ibiltzea da«. Oninek erdi-brometan dioenez, seinalizazio berriarekin 45.880 kilometro gehiago egin behar badute herritarrek, «ez da egia onuradunik ez dagoenik, gasolindegiko jabeak eskuak pozez igurzten ariko dira». Jendea nahi duen lekuan ibili eta aparkatzen badu, «udaltzain gehiago jarri beharko dugu edo bertzela, herriko seinale guziak kenduko ditugu eta bedi jainkoan nahi duena» dio Oninek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun