Zuhaitzaren eguna martxoaren 7an

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 1a

Udalaren laguntzarekin, Ehiza eta Arrantza Elkarteak  zuhaitzaren eguna antolatu du martxoaren 7rako. Egun horretan zuhaitzak landatuko dituzte Lizuniagan 09:30etik aitzinera eta bakoitzak bere tresna eraman beharko du.  Joan nahi dutenek aitzinetik eman beharko dute izena elkartean, otsaileko ortziraletan 19:00eattik 21:00etara.  Izena ematen dutenei plaka eginen zaie eta hartara, landatzen duten zuhaitzak bakoitzaren izena eramanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun