Inauteriak prestatzen

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 1a

Gehienek mozorroak pentsatua izanen dituzte dagoeneko, gainean baitaude inauteriak. Horren seinale, kaldereroak larunbat honetan, otsailak 6, aterako dira. Inauterietako gainerako ekitaldiak, berriz, otsailaren 10etik 15era izanen dira. Aitzinetik entsaioak eginen dira. Kalderero gisa ateratzeko prestaketak ortzegun eta ortziral honetan, otsailak 4 eta 5, eginen dira, 19:00etan Musika Eskolan. Inude eta artzainetan ateratzeko, berriz, hilaren 10ean eta 12an, 20:00etan Eztegara pilotalekuan. Bazkarirako txartelak entsaio egunetan paratuko dira salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun