Garai bateko eta egungo Realeko jokalariekin inaugurazio ederra

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 1a

Aitor AROTZENA

Bortziriak, Baztan eta Malerrekako Realzaleak biltzen dituen Genaro Taldea peñaren aurkezpena egin zen urtarrilaren 27an Rikardo Baroja ikastetxean. Ttiki gelditu zen aretoa, adin guzietako ehun zale baino gehiago bildu baitziren. Denek izan zuten gozatzeko aukera, ekitaldira, garai bateko eta egungo Realeko jokalariak joan baitziren: Satrustegi, Gorriz, Periko Alonso, Iriarte baita Zubikarari, Ansotegi, Zurutuza eta Bergara ere. Gaztetxoei autografoak sinatzen aritu ziren. Genaro Taldeak omenaldia ere eskaini nahi izan zion Genaro Zelaieta zenaren alargunari, Maria Luisa Martinezi, eta bi alabei, Amaia eta Iratxeri. Hala, aurreskua dantzatu zioten, eta oroigarriak eta bertsoak ere eskaini zizkioten. Ekitaldiarekin bukatzeko luntxa izan zen Xuga ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun