Aste honetan jokatu dira Bortzirietako eskuz banakako txapelketan oraindik jokatzekoak ziren finalerdiak, honako emaitza hauekin:
Benjamin B mailan, Arkupeko Julen Otxotekok 18 eta 10 irabazi zion Beñat Iantzi taldekideari.
Infantil A mailan, Igantziko Biltokiko Unai Telletxeak 18 eta 15 irabazi zion Arkupeko Jon Olaizolari eta Txarutako David Albiasuk 18 eta 7 irabazi zion Gure Txokoako Beñat Mitxelenari.
Alebin B mailan, Gure Txokoako Titouan Mendik 18 eta 11 irabazi zion Altxatako Andoni Iribarren-i.
Zortzi kategorietako finalak
Honela, urtarrilaren 31n, igande goizeko 9:30etik aitzinera jokatuko dira Bortzirietako eskuz banakako bederatzigarren txapelketa honetako finalak.
Aurrebenjamin mailan, Arkupeko Asier Larralde, Gure Txokoako Asier Telletxearen kontra ariko da; Benjamin B mailan, Arkupeko Jon Leizak, Julen Otxoteko taldekidea izanen du arerio; Benjamin A mailan, Igantziko Biltokiko Enaitz Telletxeak Gure Txokoako Yago Canteroren kontra jokatuko du; Alebin B mailan, Arkupeko Jonan Arbelaitzek Gure Txokoako Titouan Mendiren kontra; Alebin A mailan, Txarutako Enaitz Ansó eta Iker Espelosin nor baino nor ariko dira; Infantil B mailan, Gure Txokoako Ibai Ros Txarutako Mattin Asiainen kontra ariko da; infantil A mailan, Biltokiko Unai Telletxea Txarutako David Albiasuren kontra eta kadete mailan, Arkupeko Unai Zamorano, Txarutako Arkaitz Untxaloren kontra.
Finalen ondoik sari banaketa eginen da eta partehartzaile guziek oroigarria izanen dute, eta finalistak kopa eta txapeldunak kopa eta txapela. Egun berean, Martikok emandako lote bat eta sinatutako bi pilota zozketatuko dira.