Musika entzunaldiak eskainiko dituzte asteazken eta ortzegunean Berako Isidoro Fagoagako ikasleek

Aitor AROTZENA 2010eko urtarrilaren 27a

Isidoro Fagoaga eskolako ikasleek beren doinuak hedatuko dituzte urtarrilaren 27 eta 28an. TTIPI TTAPA

18:00etan hasiko dira saioak Musika Eskolan

Berako Isidoro Fagoaga udal Musika Eskolan tronpeta, txistu, saxofoi, klarinete eta perkusio entzunaldia eginen dute urtarrilaren 27an, astezken arratsaldeko 18:00etatik aitzinera.
Ane Eltzaurdiak “Orripekoa eta hasiera” joko ditu txistuarekin; Julia Artiedak “Cancoón nocturna” klarinetearekin; Harri Maritorena, Aitor Txoperena eta Ieray Taberna, Unai Amoros, Ibon Irastortza, Eneko Garcia, Josu Altzugarai, Markel Zapiain eta Adoni Iribarrenek Whaley-ren konposizioak joko dituzte perkusioarekin; Ibon Irastortza txistulariak “Maiteak galdegin zautan” eta “Ala kinkiri, ala kunkuru” herrikoiak joko ditu; Eneritz Zapiain saxofoijoleak Grop-en “Easy beat” joko du; Oier Larretxeak “Kontrapasa” herrikoia joko du txistuarekin eta Ainara Pachecok “Ixil-ixilik” herrikoia klarinetearekin; Julen Errandonea tronpetajoleak Ramirezen “Alfonsina y el mar” joko du, pianoan Mari Jose Bergara lagun duela. Asier Oses Gainza txistulariak “Pello Joxepe” herrikoia joko du; Joseba Perez eta Oier Zapiainek Chedevilleren “Duo en Re m” saxofoiarekin; Julen Zelaietak Barratt-en “Musette” perkusioarekin; Mikel Esnaolak Berri Txarrak taldearen “Arren, Darwish” perkusioarekin; Mikel Moreno txistulariak “Euskal Herrian euskaraz” txistuarekin; Olatz Etxepare eta Unai Amorosek Herold Lazarus-en “Zampa” klarinetearekin eta Joseba Bertiz, Mattin Arbelaitz eta Ibai Rosek, Murray Houllif-en “Sultans of Swat” perkusioarekin.

Biolin entzunaldia ortzegunean
Urtarrilaren 28an, ortzegun arratsaldeko 18:00etan biolin entzunaldia izanen da Berako Musika Eskolan. Katti Irastortzak “Maiatzaren mantua” eta “7 ipotxak” jokodu; Sara Maritxalarrek The Pogues taldearen “Fairy take of New York”, Nahia Garciak Pere Gynt-en “In phehall of the mountain King”; Jone Olaetxeak Straussen “Radetzky march”; Jerardo Rosek Gardelen “Por una cabeza” eta biolin taldeak “Christmas Every Day” eta “All Star” joko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun