Bortziriak, Baztan eta Malerrekako Errealzaleak biltzen dituen Genaro Talde peñaren aurkezpen ofiziala eginen da urtarrilaren 27an, asteazken arratsaldeko 19:30ean Berako Rikardo Baroja eskolako jangelan eginen den ekitaldian. Taldearen helburuetako bat, Baztan-Bidasoako talde txuri-urdinaren zale guztiak biltzea eta elkarrekin hainbat ekintza burutzea izanen litzateke, bertzeak bertze taldeak kanpoan jokatzen duenean bidaiak antolatu, ateraldiak egin, partiduak elkarrekin ikusi eta bertze. Errate baterako, urte hasieran Genaro Taldea I. Mus txapelketa antolatu zuten.
Asteazken arratsaldeko ekitaldian, taldearen aurkezpena egiteaz gain, Genaro eta Unai Zelaieta Errealeko jokalari izandakoen familiari oroigarriak bana banatu eta omenaldi ttiki bat ere eginen zaie. Tartean Errealeko gaur egungo jokalariak ere egonen dira, baita Genarorekin bi liga eta kopa irabazi zituen talde historikoko kideak eta Unairekin Errealeko kategoria ttikietan aritutako jokalariak ere.
Ekitaldiaren ondotik luntx-a izanen da Berako Xuga ostatuan
Zuzendaritza batzordea
Genaro Taldeko Zuzendaritza Jon Mikel Matxiarena lehendakariak, Iñaki Goia “Pettanka” lehendakari-ordeak, Maria Barredo idazkariak, Jon Zelaieta diruzainak eta Jokin Iturria, Ines Matxiarena, Ana Lazkanotegi eta Julen Zelaieta bokalek osatzen dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!