Gabirel Ezkurdiak solasaldia eskainiko du ortziral arratsean Berako Espidobaita elkartean

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 22a

ETB2ko "Pásalo" saioan ezagun egin da Gabirel Ezkurdia. TTIPI TTAPA

20:30ean hasita nazioarteko gehiegikeriak eta errepresio politika aztertuko ditu

“Gehiegikeriak eta errepresio politika nazioarte arloan” izeneko solasaldia eskainiko du Gabirel Ezkurdia nazioarteko analistak ortziral arratseko 20:30ean Berako Espidobaitan. Espidobaita elkarteak antolatu du ekitaldia Berako Kultur Batzordearen laguntzaz eta ETB2ko “Pásalo” saioan ezagun egin den solaskidea gonbidatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun