11 galdera labur

Gurutze PIKABEA 2010eko urtarrilaren 21a

TTIPI TTAPA

g Joseba MADARIAGA ➜ Arantzako gaztea

Pilotaria, muslaria, zurgina, ehiztaria, bestazalea... Zeinetan moldatzen zara hobekien?
Uste dut ehizean eta pilotan.


Pilotan aritzea eta besta egitea, bietan ongi aritzea posible al da?
Pilotan ari behar denean besta gu­tti egin eta horrela moldatzen gara.


Eta zer moduz aurtengo ehiza denboraldia?
Ongi, ongi. Ez da sobera ona izan baina suertea eduki dut.


Arantzako bestak edo inauteriak nahiago?
Inauteriak.


Zer dute ber­tze herrietakoek ez dutena?

Bakoitzak bere herrikoak izaten ditu gustuko eta guk gureak ditugu.


Zein da Mozorro Zuria izateko bete beharreko baldintza?
Besta egiteko gogoa izatea.


Neskak zergatik ez ote dira atera­tzen Mozorro?
Ez dakit! Guk gonbidatzen ditugu baina...


Zein dira Mozorro ateratzearen alde onak eta txarrak?
Alde ona, lagun artean besta polit bat botatzen dela, eta hiru egunez disfrutatu egiten dela. Alde txarra, igual diru pixka bat gastatzen dela...


Mozorro ateratzen ez zaren urtean zer pasako da?
Ezkondua egonen naizela. Baina momentuz ez dut horrelako planik –irriz–.


Zakuteneko gosariak, etxez-etxe­ko eskea edo bertso-afaria. Zein duzu nahiago?
Etxez-etxe eskean ibil­tzea.


Arantzako inauterietan orain arte ikusi duzun disfrazik politena?
Duela urte batzuk herriko bi mutil gerrileroz jauntzi ziren eta hura arront polita izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun