Mendi mutilen besta

Nerea ALTZURI 2010eko urtarrilaren 20a

TTIPI TTAPA

Bazuen jendeak gogoa eta ilusioa. Aterpek mendi mutilen besta berreskuratu zuen Errege Egunean. Bederatzi urte egin gabe egon ondotik, berriz ere egun borobila eta gogoangarria izan da Errege Egunekoa. Goizean Larretxea aita-semeen erakustaldia izan zen, eta ondotik 80 bazkaltiar bildu ziren Aterpen, eta Xebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolarien konpainian jarraitu zuten. Ain­tza­ne eta Gurutze Pikabea trikitilariek ere arratsaldeko tarteak alaitu zituzten. Luze joan zen arratsaldea, une politak, oroitzapen sakonak, irriak nahiz negar malkoak nahasiz. Tartean argazki erakusketa politaz ere gozatu zuten bertaratutakoek, mendi mutilen ibilerak eta irudiak ikusiz. Horrek ere bati baino gehiagori emozioa sortarazi zion. Aste honetan ere ikusgai izanen da erakusketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun