Otsailaren 4, 5 eta 6an izanen dira inauteriak

Nerea ALTZURI 2010eko urtarrilaren 19a

Mozorro Xurien taldea egitaraua prestatzen ari da

Oraindik besta eta ospakizun ondorioak gainetik kendu gabeak eta atzenduak ez ditugun honetan, herria prest dago aurtengo mozorro aldirako. Otsai­laren lehenbiziko asteburuan, otsailaren 4, 5 eta 6an, inauteriak izanen dira eta ohitura den bezala, Mozorro Xuriak ekitaldiak lotzen ari dira bilerak eginez.
Auzoetako eta herri kaxkoko baserriz-baserri eta etxez-etxe puxka biltzea eginen da, puxka-puxka oihukatuz. Bizkar gibelean ohiko kolorezko puxkak ere paratuko dituzte eta horiek lehendabiziko egunean eskolara egiten duten bisitan opari jasotzen dituzte. Emakumeen afaria, bertso afaria, gaztetxoen mozo­rro desfilea, herri kirol saioa, Mozorro Beltzen bisita... Bertze urteetako ekimenak seguruenik aitzinera eramanen dira. Nolanahi ere, hu­rrengorako egitaraua zehatzago jakinaraziko dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun