Kariberako bidaia Itziar Mendiari egokitu zaio

Aitor AROTZENA 2010eko urtarrilaren 19a

TTIPI TTAPA

Herriko Komertzianteen Elkarteak Eguberrietan egindako kanpainak arrakasta handia izan du eta guzira, zortzi komertziotan erosketak egin eta zigilua eman ondotik osatutako 796 txartel sartu ziren Kariberako bidaiaren zozketarako kutxan. Urtarrilaren 8an atera zuen txartel sariduna Maite Odriozola gazte­txoak kioskoan eta bidaia Itziar Mendiari egokitu zitzaion. Argazkian Itziar Mendia ageri da txartelarekin, Komertzianteen Elkarteko zuzendaritza ba­tzordeko kideekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun