Bertsolari txapelketaren finala herrian

Aitor AROTZENA 2010eko urtarrilaren 19a

TTIPI TTAPA

Asteburu honetan abiatuko da Nafarroako bertsolari txapelketa eta finala berriz ere Lesakara bueltatuko da. Mar­txoaren 20an jokatuko da udal pilotalekuan, 17:30ean. Herriko lau bertsolari ariko dira txapelketan. Iaz txapeldun eta hirugarren izan ziren Xabier Silveira eta Erika Lagomak eta Joxe Juan Zubieta Etxabek aurten ez dute parte hartuko. Aldiz, Estitxu Arozena bueltatuko da eta Ioar Taintak lehen aldiz parte hartuko du txapelketa nagusian. Xabier Terreros eta bertze hiru bertsolarirekin batera, otsailaren 6an Garesen izanen dute final laurdenetako saioa. Iñigo Olaetxea, iazko sail­kapena kontuan hartuta, otsailaren 27an Iruritan eginen den finalaurrekoan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun