Linddurrenbordan abiatu da Nafarroako sagardotegi denboraldia

Aitor AROTZENA 2010eko urtarrilaren 19a

Urtarrilaren 15ean egin zen irekiera eta Nabazen 20.000 litro egin dituzte

Nafarroako sagardotegi denboraldi ofiziala joan den ortziralean, urtarrilaren 15ean, abiatu zen Linddurrenborda sagardotegian. Nabazko sagardotegia Dolarea Elkarteko kide da, Lekarozko Larraldea eta Aldatz, Beruete eta Lekunberriko sagardotegiekin batera. Aurten 20.000 litro sagardo egin dituzte Nabazko base­rrian, gehiena Galizia eta Bretainia aldetik ekarritako sagarrekin, «aurtengoa ez baita sagar urtea izan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun